Musika

Aiora Renteriak musika utziko du aldi batez, minbiziagatik

Zea Mays taldeko abeslari eta konpositoreak jakinarazi du umetokiko minbizia duela; urgentziazko ebakuntza egin diote. «Ahalik eta arinen» bueltatuko dela azaldu die jarraitzaileei. Sare sozialen bitartez egin du iragarpena.

Aiora Errenteria Zea Mays taldearekin eginiko kontzertu batean, iaz. JON URBE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko azaroaren 1a
10:21
Entzun

«Oholtzan eusten nauen gorputzak lehentasunez zaintzeko deia egin dit». Zea Mays musika taldeko abeslari Aiora Renteriarenak dira hitzak. Atzo iluntzean argitaratu zuen mezua, sare sozialetan. Taldearen Instagram kontuan, Renteriak iragarri du agertokiak utziko dituela aldi batez, minbizia duelako; umetokikoa, zehazki. Artista bizkaitarrak aditzera eman duenez, gaitzari kontra egiteko, urgentziazko ebakuntza bat egin behar izan diote berriki, eta, beraz, ez da kantuan arituko aldi batez

Iragarpenaren ondotik, hainbat herritarrek helarazi diote babesa Renteriari.

Gainera, besteak beste, elkartasun mezuak eskaini dizkiote Hatortxu Rock eta Iruña Rock musika jaialdiek, Twitter bidez.

Zea Mays taldeak 1997an bideari ekin ziotenetik, Aiora Renteriak jarri die ahotsa kantuei. Hasiera-hasieratik jardun du taldeko abeslari gisan. Arrakasta handiko taldea da Euskal Herrian; batik bat, sona handikoa da hamahiru urteko ibilbidea zutenean kaleratutako Negua joan da ta abestia. Joan den irailaren hondarrean kaleratu zituzten beren azken kantuak. Bi kantuko EP bat atera zuten argitara: Kemena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.