Aimar Karrika nagusitu da Zubiriko saioan, eta finalaurrekoetan izango da
BERTSOA. Zubiriko Gautxori jatetxean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren saioa, igandean. Aimar Karrikak lortu zuen puntuazio altuena, 246,5 punturekin. Atzetik, Oskar Estanga (244), Saioa Alkaiza (238), Amaia Elizagoien (288), Sarai Robles (235,5) eta Joseba Beltza (223,5) sailkatu ziren. Karrika martxoaren 8an Lesakan jokatuko den saiorako sailkatu zen. Gainerakoek hurrengo saioetako puntuazioen zain geratu beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu