Aimar Karrika nagusitu da Lakuntzako final-laurdenean
Martxoaren 26ko finalaurrekora pasatzea lortu du Eneko Lazkozi puntu erdiren aldea bakarrik aterata
BERTSOLARITZA. Lakuntzako kultur etxean jokatu zen igandean Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena, 200 bertsozaleren baino gehiagoren aurrean. Aimar Karrikak eskuratu zuen puntu gehien; 344,5. Ondorioz, martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Eneko Lazkoz (344 puntu), Iker Gorosterrazu (300), Joanes Illarregi (299,), Oier Lakuntza (288) eta Egoitz Gorosterrazu (263). Bost bertsolari horiek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatuko diren jakiteko. Datorren larunbatean izango du segida txapelketak, Iruritako Gizarte Bilgunean, 17:30ean. Han ariko dira Oskar Estanga, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu