Aiko taldeak dantzan aurkeztuko du bere azken lana bihar, Durangon

Goizean sokadantza eta kalejira eginen dute, eta ondoren bazkaria eta erromeria, Plateruena kafe antzokian

Erredakzioa
2013ko abenduaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bihar, Soken dantza diskoa jendaurreanaurkeztuko du Aiko taldeak. Ez da ohiko aurkezpena izango, aitzitik. Egun osoko festa antolatu du doinu berriak plazaratzeko. Sokadantza egingo dute goizean, Andra Mari elizan, eta, ondoren, kalejiran abiatuko dira Plateruena kafe antzokira. Arratsaldean, hileroko dantzaldia izango da han, baina bihar disko berriko kantuekin mugituko dituzte hankak. Orotara, hamabi doinu berri aurkeztuko dituzte.

Eguerdian hasiko da Aikok antolatutako jaia. 13:00ean bertatik dabiltzanei dantzarako gonbitea egingo diete, sokadantza elkarrekin egiteko. Ondoren, «kalejira dibertigarria» egingo dute, eta herri bazkaria. Diskoaren aurkezpena 17:00etan izango da, eta gitarraren hainbat aldaerarekin sortutako dantzarako erritmoak aurkeztuko dituzte.

Hala, Alvaro Garcia musikariak gitarra klasiko, akustiko eta elektrikoaren laguntzarekin jotak, porruak, baltsak, polkak, tangoak, foxak, jauziak, habanerak eta mazurkak joko ditu bertan direnek dantzatu ditzaten. Soinu berriekin publiko berrira zabaltzea da asmoa, taldeak azaldu duenez. Eguna burutzeko, 20:00etan Bizkaiko gaiteroak izango dira, eta, 22:00etatik aurrera, «guateke tradizionala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.