Bigarren diskoa aurkezten segitzen du Olatz Salvadorrek (Donostia, 1990). Aho uhal du izena, hamabi kanturekin osatua dago, eta Airaka zigiluarekin argitaratu du.
Bi urte egin ditu diskoa lantzen; hasieran, bakarrik; ondoren, Pablo Novoa ekoizlearekin; eta, azkenik, Ander Zulaika (bateria), Jagoba Salvador (baxua) eta Mattin Saldias (gitarra) batuta. Salvadorren hitzetan, zaurgarritasuna onartzearen ertzez ari dira kantuak: «Islatzen dute indartsu plantak egitea nekagarria dela, eta, ezkutatu ordez, humano eta zintzoagoa izango dela agertzea benetan garen bezala, gure ahulguneak onartuta, indartzeko era bat izan daitekeelako horiek onartu, gure baitan integratu eta horietatik onena ateratzea».
Hainbat testugile zein musikariren kolaborazioak ere badakartza diskoak: besteak beste, Maria Rozalen, Alaia Martin, Ane Labaka, Idoia Asurmendi, La Mare eta Ivan Ferreirorenak.
Musika. OLATZ SALVADOR
Ahultasunaren indarra eta ederra
Noiz: Gaur, 19:00etan. Non: Irungo Amaia kultur zentroan, Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu