'Haizeen meneko'

Aguxtin Alkhat

2015eko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Diskoetxea: Elkar.

Labetik atera berria da Haizeen meneko, Aguxtin Alkhat heletarraren lehen lan luzea —aurretik sei abestiz osatutako EP bat argitaratu zuen 2013an, Usopop diskoetxearekin—. Folk eta pop doinuak samurki nahasten ditu; batzuetan, haren ahotsa gitarra akustiko soilarekin, Amaieran kasurako; beste batzuetan, soinu elektrikoago eta rockeroagoak erakutsiz, diskoari izena eta hasiera ematen dion Haizeen meneko eta Eragin kantuetan besteak beste, puntako musikarien laguntzaz: Julien Labat gitarran, Felix Buff baterian eta Xan Bidegain baxuan. Abesti guztiak Alkhatek sortuak dira, Hasperen-en doinua izan ezik, hori Labatek egin baitu. Hamar kantuetan Nafarroa Behereko haizeen meneko lasaitasuna arnas dezakegu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.