Agustin Mujika, 'Takolo'. (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1960)
Takolo izen artistikoarekin egin zen ezaguna, Pirrutx eta Porrotx hirukotearekin hasieran, eta Pirritxekin gero. Irakaslea izan da lanbidez, erretiroa hartu arte. Haren ekimena izan ziren haurrak hizkuntzan murgiltzeko Euskal Girotze Barnetegiak, eta hezkuntzarako materiala sortu du, besteak besteEuskal girotze barnetegiak: oinarri, jolas eta teknika hezitzaileak liburua. Pailazo taldea utzi arren, jarraitzen du antzezle. Sabelhiztun ikuskizunak ere garatu ditu, besteak beste Simon panpinarekin. Beste hainbat pertsonaia sortu ditu, tartean Lasarte-Orian Olentzeroren etorrera haurrei iragartzen dien Xixuko ahatea, eta Zaldibiako Mondeju jauna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu