Agosti Xaho omentzeko hainbat hitzaldi antolatu dituzte gaurko Baionan

Beñat Oihartzabal, Txomin Peillen, Ana Toledo, Xabier Kintana, Jean Haritxelhar eta Patri Urkizu izango dira

Erredakzioa
Baiona
2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Agosti Xaho idazle, kazetari eta euskaltzalea (1811, Atharratze, Zuberoa—1858, Baiona) omenduko du gaur Euskaltzaindiak, haren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira. Agosti Xaho eta erromantizismoa Euskal Herrian izenburupean, hainbat hitzaldi antolatu dituzte Euskaltzaindiak Baionan duen egoitzan.

10:00etan hasiko da omenaldia, Beñat Oihartzabalen hitzaldiarekin. Xahok euskal gramatikarekin izan zuen loturaz ariko da Oihartzabal. 10:45ean Txomin Peillenen txanda izango da, Euskal iturriak Xahoren hiztegiaren hitzaurrean hitzaldiarekin. Ana Toledok 11:30ean hartuko du hitza, eta Aitor-en oihartzuna Hego Euskal Herrian gaiaren inguruan ariko da.

Arratsaldean beste hiru saio izango dira. Lehenik, Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak Xahoren inguruko aurkezpen bat egingo du. 17:15ean Jean Haritxelharrek emango du hitzaldia, Euskal Herria Xahoren begietan izenburuarekin. Amaitzeko, Patri Urkizuk hartuko du hitza. Xahoren obraz eta horren eraginaz jardungo du Urkizuk, 18:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.