Agnes Varda omendu du 69. Berlinalek, Ohorezko Kameretako bat hari emanda
ZINEMA. Agnes Varda zinemagile frantziar-belgikarra omendu zuen atzo 69. Berlinalek, jaialdiaren Ohorezko Kameretako bat emanda. «Ez naiz legenda bat, bizirik nago», esan zuen, hedabideen aurrean eginiko agerraldian. Varda par Agnès dokumentala ere eman zuten, lehiaz kanpo, zeinetan bere zinema ikuspegia azaltzen duen Vardak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu