Musika. Fear Factory

'Aggression Continuum'

Diskoetxea: Nuclear Blast.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2021eko ekainaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken urteak izan dira bereziki beldurgarriak. Dino Cazares gitarristaren eta Burton C. Bell abeslariaren arteko liskarrek kolokan jarri zuten Fear Factory talde estatubatuarra. 1980ko hamarkada bukaeran elkarrekin sortu zuten makinak hainbat matxura izan ditu urteen joan etorrian. Disko onak eta ez hain onak dituzte, eta espero baino gehiago atzeratu den lan berriaren inguruko aurreikuspenak askotarikoak ziren. Aggression Continuum diskoa da Cazares eta C. Bell musikarien arteko harremanaren bukaera. Iaz utzi zuen banda abeslariak, nahiz eta bere ahotsa mantendu duten. Lana, berriz, ezusteko on bat da. Muturreko metal industrialaren sustatzaile nagusiek distopia apokaliptiko interesgarria irudikatu dute kantu sorta apurtzailearekin. Beraz, adiorik ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.