Agatha Christie aukeratu dute suspenseko idazle gorena Erresuma Batuan

Krimenaren idazleen elkarteak 'Roger Ackroyden hilketa' hautatu du generoko obra onena

Erredakzioa
Donostia
2013ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko Krimenaren Idazleen Elkartearen iritziz, Roger Ackroyden hilketa (1926) da suspense eta polizia generoetako obrarik onena, eta haren egilea, Agatha Christie, generoko idazle gorena. Elkarteak 60 urte bete berri ditu, eta, hori ospatzeko, inkesta bat egin du egile eta obra onenak aukeratzeko. Polizia sail onena, berriz, Arthur Conan Doylek idatzia eta Sherlock Holmes protagonista duena hautatu dute. Roger Ackroyden hilketa Igela argitaletxeak kaleratu zuen 2004an Ainhoa Ederrek itzulita.

Raymond Chandlerren, Wilkie Collinsen eta Dorothy L. Sayers obrak izan dira aipamena jasotzeko beste hautagaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.