Humus

'Adorez'

Diskoetxea: Bonberenea Ekintzak.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2016ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Tolosaldeko banda beteranoa jatorrira itzuli da. Duela hamasei urte ateratako lehen disko urdinarekin, Humus hirukoak rock gogorra hartu zuen bidelagun. Adorez lau abestiko disko laburra, bosgarren erreferentzia da, Saurius indartsuaren ondoren datorrena. Laukote bihurtuta ibili baziren ere, hirukora bueltatu dira rockari gerra ematen segitzeko. Adorea ez ezik, esperientzia eta heldutasuna nabari da Bonberenea estudioan Karlos Osinagarekin —norekin bestela?— grabaturiko kantu berrietan. Hasieran zuten gordintasuna berreskuratu dute, soinu oso aproposarekin. Nataliak bere ohiko jokoa egiten du ahotsarekin: lausotik oihu neurtura. Gorde kantu bikainak ondo islatzen du hori. Adorez abesteko Juantxo Arakama (Glaukoma) gonbidatu dute, eta emaitza rap-metala da! Hemen gelditzen da, eta Dutenari begira post-hardcore zaleagoak dira. Batzuetan, ez beti, nahikoa da laburrago sormena txukun askatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.