LITERATURA

Adam Zagajewski poeta poloniarra hil da

Poloniako 68ko Belaunaldiko idazle ezaguna atzo hil zen, Krakovian, 75 urte zituela. Nobel saria jasotzeko hautagaien artean izan zen 2007az gero. Hamazazpi poema libururen egilea da.

Adam Zagajewski, 2009ko argazki batean. GRZEGORZ JAKUBOWSKI / EFE
BERRIA
2021eko martxoaren 22a
12:38
Entzun

Donostian Literaktum jaialdian 2019ko abenduan hitzaldia egin zuela profitaturik, BERRIA egunkariarentzat elkarrizketatu zuen Iñigo Astizek. «Liluratu egiten nau», esan zuen, «giza historian nola dauden bi hari, elkarri lotuta doazenak: bata da gerren, iraultzen eta abarrekoen historia, eta bestea da edertasunaren historia. Gutxitan gurutzatzen dira, elkarrekiko paralelo doazen bi korridore balira bezala. Galdera eternoa da: nola da posible bi elementu horien bizikidetza?».

Lviv hirian (gaur egungo Ukrainan) jaio zen Adam Zagajewski 1945ean. Bigarren Mundu Gerraren ostean Poloniako Gliwice hirira lekualdatu zuten haren familia. Krakovian egin zituen filosofia eta psikologia ikasketak. Lehendabiziko poema liburuak Komunikat (1972) zuen izenburua, etaCiepÅ‚o, zimno (Beroa eta hotza) aurreneko eleberriak (1975). Stanislaw Lem idazlearen eta Roman Ingarden literatur teorialariaren adiskidea izan zen.

Agintari komunistek 1976an Zagajewskiren liburuak argitaratzea debekatu zutenean, Houstonera (AEB) joan zen irakasle lanetan, eta ondoren Parisera, 1982an. Ez zen Krakoviara itzuli 2002ra arte.

«Niretzat, poesia da», adierazi zion Adam Zagajewskik Iñigo Astizi, «gogoetaren eta edertasunaren beste bizitza horretara iratzartzen gaituen esnagarri gisako bat, baina ez gaituena apartatzen benetako bizitza historiko eta ekonomikotik. Poesiak, beste edozein artek bezala, osoago egiten gaitu, beste dimentsio hori eskaintzen digulako».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.