ACHE PA TI
'Bilakatzen'
Diskoetxea:
Gaztelupeko Hotsak.
Jazz eta musika latinoen munduan ibilbide luzea egindako musikariak biltzen dira Ache Pa Ti taldean, eta bigarren lan honetan, are gehiago sakontzen dute bi musika-mota horiek euskal herri-musikarekin bat egiten duten esparru inprobable baina jostagarrian. Alde horretatik, aipagarria da Fermin Goñiren txistua nola mugitzen den ustez elkarrengandik hain urrun dauden bi mundu musikal horietan, batetik bestera, handik hona, ongi enpastatutako makinaria baten moduan ari den taldeak horretarako eraikitzen duen piano, baxu eta perkusio paisaietan barrena. Konplexurik gabea, lotsagabea, beharrezkoa.