Abian da Bilboko grabatu azoka, 50 galeriarekin

2020ko azaroaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARTEA. Bilboko IX. Nazioarteko Grabatu Azoka gaur abiatuko dute, 500 artistaren lanekin. Pandemiak hartaratuta, antolatzaileek plataforma digital bat ezarri dute hiru kontainerretan, eta kontainerrok Arte Ederren Museo ondoan paratu. Hiru guneotan konektatu dituzten pantailen bitartez, azokan parte hartuko duten artisten lanak ikusi ahalko dira Internet bidez, 15 minutuero. Obra bakoitzak QR kode propioa izango du, eta horren bitartez jaso ahalko ditu ikusleak gustuko obraren inguruko xehetasun guztiak.

Abenduaren 14ra bitartean egongo da zabalik instalazioa. Igandera bitartean, gainera, hitzaldiak eta mahai inguruak antolatu dituzte, eta horiek erestreaming bidez ikusi ahalko dira figonlinefair.com eta figbilbao.com guneetan. Gaur, esaterako, Mari Puri Herrero eta Marta Cardenas artistak hizlari izango dira 17:00etatik aurrera.

Azokaren osagarri, Arte Ederren Museoan Eduardo Arroyo artista espainiarraren grabatuak erakutsiko dituzte abenduaren 2tik martxora bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.