Abertzaletasuna erlijioarekin lotuta aztertu du Haranburu Altunak

«Antropologia kulturaletik» egindako soa du oinarri 'Jainkoaz beste. Aberriaren idolatria' saiakerak

Erredakzioa
Donostia
2014ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Luis Haranburu Altuna (Alegia, Gipuzkoa, 1947) euskal abertzaletasunaren inguruko hainbat galderari erantzuna bilatzen saiatu da Jainkoaz beste. Aberriaren idolatria saiakeran: «Euskal abertzaletasuna erlijio politikoa ote? Zein dira erlijio politikoaren zantzuak? Zertan baldintzatzen du erlijio izaerak politika? Garai bateko 'euskaldun fededun' esaerak, galdu ote du bere esangura? Lan hori «antropologia kulturaletik so eginaz» egin du Haranburu Altunak. «Jainkoaz beste egiteak ez du ondorioztatzen erlijiotik at jartzea», egilearen iritziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.