Abel Azkonaren aurkako auzibidea artxibatu egin dute
ARTEA. Iruñeko 2. Instrukzio Auzitegiak artxibatu egin du Abel Azkonaren kontrako auzia. Artistak Desenterrados erakusketa zabaldu zuen iaz, Iruñean; pieza batean pederasta hitza idatzi zuen 242 ostia sagaraturekin, eta salaketa jarri zion artzapezpikutzak. Epaileak, ordea, ez du profanazio eta erlijio sentimenduen aurkako deliturik ikusi obra hartan, eta artxibatu egin du kasua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu