LITERATURA. Abel Azkona artista deklaratzera deituta zegoen atzo Bergako 1. Instrukzio epaitegian (Bartzelona, Herrialde Katalanak), Amen obra dela eta. Lan horretan pederasta hitza ostia sagaratuak erabiliz idatzi zuen artistak, eta profanazio eta erlijio sentimenduen aurkako ustezko delituengatik zegoen deituta epailearen aurrera.
Azkonak 2015ean inauguratu zuen obra, Iruñean. Ostia sagaratuak erabili izanak protestak eragin zituen, baina Iruñeko 2. Instrukzio epaitegiak artxibatu egin zuen lehen salaketa. 2016an, lana Bergako Konvent zentroan erakutsi zuen, eta orduan abokatu kristauen elkarteak jarritako salaketa tramiterako onartu zuten.
El País egunkarira bidalitako idatzian, artistak desobedientziaren aldeko jarrera agertu du. Egunotan Lisboan da, Portugalgo Kultura Ministerioarekin erakusketa bat prestatzen. Aurreratu du atxilotze agindua heltzen bada «posizio artistiko batekin» erantzungo duela.
Abel Azkona ez da deklaratzera agertu epaitegira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu