'A Viagem do elefante' oholtzara eramango dute
LITERATURA. Jose Saramagoren A Viagem do elefante nobelan oinarritutako antzerki ikuskizuna estreinatuko dute asteburuan Lisboan, Jose Rui Martins eta Pompeu Josek zuzendua. Entsegua Casa dos Biscos etxearen aurrean egin zuten atzo; Saramago Fundazioaren egoitzaren dago etxe horretan. Indiako elefante batek Vienatik Lisboara egiten duen bidaia kontatzen du Saramagoren nobelak, Joao III.a erregeak ezteietako opari gisa bidalia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu