RVG
'A Quality of Mercy'
Diskoetxea: Fat Possum.
Hope Downs disko bikaina plazaratu duen Rolling Blackouts C.F. talde australiarraren elkarrizketa baten bitartez izan nuen RVG taldearen berri. Melbourne hiriko zein talde azpimarratuko luketen galderaren harira, RVG erantzun zuten, taldearen musika ez ezik, hitzak ere nabarmenduz. Bigarren aipamena sare sozialetan irakurri nuen, esku artean duzun kazetako kultura saileko arduradunaren eskutik hain justu: «Ze ona RVG izeneko talde niretzat ezezagunaren lehenengo diskoa. Dunedineko taldeak, The Go-Betweens, Tom Verlaine eta Echo & The Bunnymen elkartuko liratekeen ardatzean kokatua». Misterioz betetako kantu liluragarriak gordetzen ditu. LPa etxerako bidean da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu