MUSIKA. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak erdibana pagatu dute hilaren 3an San Mames estadioan Berri Txarrak, Crystal Fighters eta Muse taldeek eman zuten kontzertua. Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatu Imanol Pradalesek atzo jakinarazi zuenez, 550.000 euro ipini dituzte guztira bi erakunde publikoon artean, eta oso gustura daude emaitzarekin, AEetako MTV kate pribatu estatubatuarraren Europako sarien banaketaren harira Bizkaian antolatutako ekitaldien artean arrakastatsuenetakoa izan zelako. 35.000 pertsona izan ziren San Mamesen kontzertu hori ikusten.
MTV kateak, Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak elkarrekin antolatu zuten MTV Music Week Bizkaia egitaraua, eta, Pradalesen esanetan, horren baitako ekitaldiek oihartzun handia lortu zuten nazioartean. Erantsi zuenez, Durangon antolatutako ekitaldira 5.000 pertsona bildu ziren;Bilboko Miribillakora, 4.000; eta inguru Barakaldokora, 9.000.
550.000 euro, San Mamesko MTV kontzertuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu