49 musika talde arituko dira Ahotseneko oholtza gainean

Horietatik hamazazpik euren lehendabiziko diskoa aurkeztuko dute Durangoko Azokako plaza horretan

Eider Saez musikaria; Ahotsenean izango da aurten. AIRAKA.
2023ko urriaren 12a
00:00
Entzun
MUSIKA. Rock, pop, jazz edo folk doinuek girotuko dute aurten Ahotseneko eszenatokia abenduaren 6tik 10era bitarte. 49 taldek parte hartuko dute denera, 11:00etatik 22:00etara, etenaldirik gabe. Plateruenan izango dira zuzeneko guztiak, doan, baina streaming bidez ere izango da horiek ikusteko aukera, www.durangokoazoka.eus webgunean.

Taldeen ia herenek lehendabiziko diskoa aurkeztuko dute. Hamazazpi taldek, hain zuzen ere. Honako hauek dira: Akaleia, Eider, Eire, Etxepe, Haira, Haize-arrosa, Ithaka, Kadira, Karma, Ke lepo, Lilo, Mamu, Muare, Nakar, TRB, Txopet eta Zatibi.

Gainerako 32 taldeei dagokienez, hauek osatuko dute bost eguneko egitaraua: Amorante, Arima, Braulio, EKG, Esanezin, Ezezez, Feline, Ibil Bedi, Intza, Jabi Patxon eta Kofradia Rock, Kemaronte, Konpost, Kuma No Motor, Leihotikan, Lotura, Marlik, Miren eta Roberto Etxebarria, Modus Operandi, Moxal, Murgi, Muzak, Nogen, Otoi, Postal Kolekzionistak, Rukula, Sara Zozaya, Silitia, Toc, Yogurinha Borova, Xabi San Sebastian, Zeker eta Zukan.

Ahotsenea Solasaldietan, berriz, sortzaileek solasaldi gisara aurkeztuko dituzte beren lanak komikiak, literatur lanak eta poesia lanak .

Oraindik ere osatzen ari dira Durangoko 58. Azokako programazioa, baina aurki emango dute gehiagoren berri. Aurreko urteetan bezala, diziplina asko izango dira egitarauan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.