Berrikuntza nagusi bat izango dute Azpeitiko 37. Euskal Antzerki Topaketek: Euskal Antzerkiaren Lekua egitasmoa. Azaroaren 21ean, topaketa egingo duteeuskarazko antzerkigintzanaritzen direnek. «Ditugun erronkez solastatu, gabeziez hausnartu, lorpenak elkarri kontatu, ezagutzak batu eta lankidetza sareak osatu nahi ditugu, guztiok batera bide berri bat marrazten hasteko», azaldu dute antolatzaileek. Urtez urte, egitasmo hori «euskarazko antzerkigintzaren erreferentziagune» bilakatzea da asmoa.
Gaur hasiko dira topaketak, eta, azaroaren 23ra bitartean, 30 antzezlan ikusteko aukera izango da. Besteak beste, Artedramak zuzendutako Zaldi Urdina (bihar), Tanttakaren Izoztutako haizeabezala (larunbatean) eta Rubik konpainiaren Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak (azaroak 8) lanak daude egitarauan.
Lau estreinaldi
Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean ematen dituzten sorkuntza beken laguntzarekin egindako hiru obra estreinatuko dira topaketetan: Erika Olaizolaren Panpina (gaur), Xanti Agirrezabalaren Satiro (azaroak 7) eta Maite Aizpuruaren umm...mmu (azaroak 14). Beka hori jaso ez duen arren, Esti Curielek ere sortzaile berrien ziklo horren barruan aurkeztuko du 35 huts lana (azaroak 21). Ostegunetan izango dira saioak, 20:00etan, eta, ondoren, sortzaileekin hitz egiteko aukera egongo da, mokadu baten bueltan. Tartean teatroak, berriz, Bilboko Arriagan egingo du Simplicissimus Kabaret lanaren estreinaldia, azaroaren 26an, baina aurrez Azpeitian erakutsiko du, azaroaren 16an.
Ohi bezala, igandeetan haur eta helduentzako emankizunak izango dira, eta aurten indartu egingo dute atal hori, antzezlanak gehiago egokitzeko haurren adinetara. Azaroaren 11tik 13ra, eskoletako haurrentzako emanaldiak izango dira, eta egunero 300-400 lagun elkartuko dira Soreasu antzokian. Era berean, Corrado Masacciren txotxongiloen erakusketa antolatu dute, eta tailerrak egingo dituzte eskoletako haurrek. Lapur minak lanarekin amaituko dira topaketak, azaroaren 23an.
30 antzezlaneko egitaraua Azpeitiko topaketetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu