Lukiek

'#2'

Diskoetxea: Atico Stereo.

2022ko martxoaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mungiako hirukoteak argitaraturiko bigarren lanak indarra soberan dauka. Beste talde batzuetan aritu izanaren esperientzia eta proiektu berri bat eratzearen ilusio eta freskotasuna erakutsi ziguten lehen lanean, eta ildo beretik, baina onduago dakarkigute bigarren hau. Rock alternatiboaren inguruan, garage, punk eta grunge doinuak koktelera batean eragin, eta ateratako nahasketa leherkaria buruak etengabe astindu eta gorputzak mugiarazten dituenetakoa da. Hitzak oihukatu bitartean, horiek ere garrantzia eta pisua baitute diskoaren osotasunean. Elkarren osagarri dira kideak, eta hori nabari da zuzenekoetan, baina horietan gozatzekoa izanagatik, diskoa entzungailuan sartu eta gorputzari astindu batzuk ematekoa ere bada, zinez!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.