25. urteurrena ospatzeko egitarau oparoa antolatu du Donostiako Kursaalak

Azaroaren 8an gala bat egingo dute auditoriumean, Juan Jose Oconen zuzendaritzapean, eta irailaren 14an eta 15ean doako kontzertuak eskainiko dituzte Kursaaleko terrazetan.

Donostiako Kursaala, 2023ko Aste Nagusian. JAVI COLMENERO / EFE
Donostiako Kursaala, 2023ko Aste Nagusian. JAVI COLMENERO / EFE
garbine ubeda goikoetxea
2024ko uztailaren 12a
14:03
Entzun

Rafael Moneo arkitektoaren eraikinak mende laurden egin du zabalik, Donostiako Zurriola hiribidean. Tarte horretan hamar milioi lagun baino gehiago hartu ditu, kongresu, biltzar, jardunaldi, azoka eta gainontzeko ikuskizunetan. 6.700 ekitaldi izan dira guztira, eta horietarik 3.014 topaketez haragoko kultur ikuskizunak izan dira.

Ibilbide oparoa ospatzeko, jarduera programa berezi bat antolatu du jauregiak, azaroaren 8rako. Besteak beste, Euskadiko Orkestra, Donostiako Orfeoia eta Easo Abesbatza ariko dira Juan Jose Oconen zuzendaritzapean. Errepertorio klasikoak ez ezik, pop-rockak eta dantzak ere aparteko lekua izango dute egun horretan: Neomak, Errobi, Arantza Ezenarro, Idoia, Joserra Senperena eta Lasala konpainia ikusi ahal izango dira, besteak beste. Sarrerak salgai dira dagoeneko, 45 eta 55 euroan.

Bestalde, Kursaalak aurten Boga Boga Festibalarekin bat egingo du, eta doako kontzertuak eskainiko ditu irailaren 14an eta 15ean, Jauregiko terrazetan. The Wave Pictures, Bonny Doon, Pipiolas, Nueve Desconocidos, Teo Lucadamo, Pinpilinpussies, Nize, Toc eta Tatta & Denso taldeek joko dute, besteak beste.

Rafael Moneren eraikina ezagutzeko aukera ere izango da: doako bisita gidatuak egingo dituzte uztailaren 20an eta abuztuaren 3an, 18an eta 31n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.