25 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Black Marfil Iruñeko rap abeslariari
AUZITEGIAK. Abenduan epaitu zuten Black Marfil rap abeslaria, Iruñean, haren hitzekin eta bideoklipetako irudiekin Udaltzaingoa eta haien senideak «larriki mehatxatzea» egotzita. Epaileak frogatutzat jo du hori, eta 25 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio, baita haren Youtubeko kanala ixteko agindu ere. Akusatuaren arabera, mehatxuak ez, «sareko itxurakeriaren parte» dira haren adierazpideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu