120 urte bete ditu San Telmo museoak

Ate irekien eguna egingo dute bihar Donostiako museoan.

San Telmo Museoko 120. urteurrenaren ekitaldia. ANDONI CANELLADA / FOKU
2022ko urriaren 4a
19:55
Entzun

Donostiako San Telmo ireki zutela —artean Museo Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa izenarekin— 120 urte beteko dira bihar, eta, hori ospatzeko, bazkideei, patronoei eta gaur museoa osatzen duten pertsonei zuzendutako ekitaldi bat egin dute gaur, museoan bertan. Bihar, berriz, urtemugaren egunean bertan, ate irekien eguna izango da, «San Telmora joan nahi duten pertsona guztiekin ospatzeko». Euskal Herriko museo zaharrena Donostiakoa.

Bi ospakizun horiez gain, urrian doako bisita gidatuak eskainiko dira museora, eta sarrera ere doakoa izango da bisitetan parte hartzen dutenentzat. Asteartean, larunbatean eta igandean izango dira, aldez aurretik museoaren webgunean izena emanda: asteartean eta igandean, 12:00etan euskaraz, eta 18:30ean gaztelaniaz; larunbatean, 12:00etan gaztelaniaz eta 18:30ean euskaraz. Gainera, urriko larunbatetan, hilaren 1ean hasita, familientzako artista tailerrak egingo dira, Paperezko museo bat izenburuarekin. Horietan, Aran Santamariaren laguntzarekin, parte hartzaileek beren museoa sortu ahal izango dute pop-up teknikaren bidez. Bestalde, urrian zehar museoak kanpaina bat egingo du bi helburu nagusirekin: museoa gizarteari hurbiltzea eta ahalik eta pertsona gehien animatzea museoaren parte izatera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.