Kultura

'San Joan' baleontziaren eraikuntza amaitzea adostu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Albaolak hitzarmena sinatu dute ontziaren erreplika bukatu ahal izateko.

Xabier Agote, Albaolako arduraduna. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
Berria
2016ko maiatzaren 12a
12:56
Entzun

Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura eta Turismoko diputatuak eta Xabier Agote Albaola euskal itsas ondare kulturala zabaltzeko elkartearen lehendakariak lankidetza hitzarmena sinatu dute San Joan baleontziaren erreplika eraikitzeko, hartara egonkortasuna emateko proiektuari eta "lehen mailako erakartzaile turiskoa" bihur dadin. Horrenbestez, Albaolari 200.000 euro emango dizkio diputazioak erreplika eraikitzeko eta proiektu horrek orain dituen beharrei erantzuteko. Gainera, 2017rako fundazio publiko bat sortzea nahiko lukeela adierazi du Itxasok.

XIV. mendean Kanadako uretan hondoratutako baleontziaren erreplikaren proiektua Donostia 2016 kultur hiriburutzaren ikurretako bat izan zen hasieran, eta aurten Europako urak zeharkatuko zituela aurreikusten zen. Gerora, ordea, proiektuaren arduradunek jakinarazi zuten ezinezkoa izango zela aurten amaitzea erreplika.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.