Bukaera sortzen

'(Airea: Iup lara)'

Katixa Dolhare-Zaldunbide (Ezpeleta, Lapurdi, 1982). Literaturan aditua da, eta Bordeleko Unibertsitatean aritzen da, literatura garaikideko ikertzaile lanetan. Gazteluma beka eskuratuta, Biribilgunea bere lehen eleberria argitaratu zuen 2004an Elkarren eskutik. Berrian ere aritu da Hirudia literaturari buruzko atalean kolaboratzaile.

Katixa Dolhare-Zaldunbide.
2018ko maiatzaren 11
07:42
Entzun 00:00:0000:00:00

ETAren amaiera abiapuntu gisa hartuta, hainbat kulturgileri obra bat sortzeko eskatu die BERRIAk. Katixa Dolhare-Zaldunbideren koplak dira hauek:

 

Populiaren makila hintzan
Ezagutu ez dudan garaian
Krudelegi jokatu hondarrean
Erabaki ona hartu huan

Isilarazirik armen hotsa
Entzunik herriaren otoitza
Bake bizitzari utziz hatsa
Aska dadila jendearen hitza

Nork zer irabazi ta zer galdu
Gordetakoa nola zabaldu
Gezur egiak nola ulertu
Beste gizaldiak erranen du

Gatazketatik datoz gastuak
Baztertze ta sakrifizioak
Gobernu zitalak ohartuak
Horretan dira aberastuak

Beldurra digute merke saltzen
Berek elkorrarena egiten
Baina Historia aitzinatzen
Gizarteak du inposaturen

Zuzentasun gosez gaude ezta
Nun deabru dago solaskidetza
Kexu daude zezen ta oilarra
Jendartu baitzaie etsai basa

Euskal Herriaren eraikuntza
Ez dezagun burutu totelka
Mintzoa bada gure indarra
Erna euskaldun ele anitza

In nomine matris et filiae
Etorkizuna nahi nuke eme
Iuris, veritatis et linguae
Umorean ere daukat fede

Itsu okerrei erran nahian
Kanbon zaudete Euskal Herrian
Errobi ibaitik dugun edan
Biziberritzearen izenean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.