Ikus-entzunezkoak

Zortzi telesail lehiatuko dira Canneseries jaialdiko Sail Ofizialean

Canneseries nazioarteko jaialdia ostiralean hasiko da, eta apirilaren 10ean amaitu. Datorren astean, Cannesen bertan, MIPTV azoka egingo dute.

'Això no és Suècia' telesail katalana. TV3
'Això no és Suècia' telesail katalana. TV3
urtzi urkizu
2024ko apirilaren 3a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Lillen (Frantzia) Series Mania jaialdia egin zuten martxoan, eta sari nagusia xakearen inguruko Rematch telesailak jaso zuen. Ostiralean, berriz, Canneseries jaialdia hasiko da. Zazpigarren urtea da Cannesen (Okzitania) nazioarteko jaialdi hori egiten dutena.

Zortzi telesail izango dira lehian Canneserieseko Sail Ofizialean: Dark Horse (Danimarka), Dummedag (Norvegia), Betinho: No Fio da Navalha (Brasil), Moresnet (Belgika, Herbehereak eta Alemania), Sablja (Serbia), Die Zweiflers (Alemania), To the Wonder (Txina) eta Això no és Suècia (Katalunia). Azken hori osorik ikus daiteke Hego Euskal Herrian, RTVE Play eta 3Cat doako plataformetan —elkarrizketak katalanez eta gaztelaniaz dira—.

Lehiaz kanpo, bestetik, honako telesail hauek proiektatuko dituzte: Terminal, Becoming Karl Lagerfeld, Fallout, Fiasco, Franklin eta Máxima.

Cannesen bertan, MIPTV nazioarteko azoka egingo dute datorren astean. Mundu osoko ekoizle eta banatzaileak bilduko dira bertan, eta tartean Euskal Herriko batzuk ere izango dira. Azoka hori datorren urtean Londresen egingo dutela iragarri dute egunotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.