Komunikazioa

YouTube bideo biltegiak euskaraz egiten ikasi du, azkenean

Zerbitzuak euskaratzeko Googlek eta Eusko Jaurlaritzak eginiko itunaren ondorio litzateke

YouTubeko gunea, atzo, euskaraz. BERRIA / BERRIA.
Erredakzioa
2011ko urriaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ustekabean etorri da, iragarpenik gabe. Munduko bideo biltegirik handienak euskaraz egiten die azkenean horrela nahi dutenei. Aski berandu dator neurria, halere. Katalana eta galiziera aspaldi gehitu zituen.

Ustekabea izan da, besteak beste, inor gutxik zekielako lan horretan ari zirenik. BERRIAk informatikaren munduko hainbat adituri galdetu die horren inguruan. Horien arabera, litekeena da neurria Googlek eta Eusko Jaurlaritzak eginiko itun orokorraren ondorioa izatea. Hitzarmen horri jarraiki, lehenbizi Gmail posta zerbitzua euskaratu zuten, eta gero beste produktuak. YouTube euskaraz ikusi nahi duenak hizkuntza aukera dezake gunearen behealdean. Halere, hobe da nabigatzailea euskaraz konfiguratuta edukitzea, guneak jakiteko zein den erabiltzailearen aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.