Anitzele amaitu zen, edo atseden hartzen utzi zuten. Baina Xabier Euzkitzek elkarrizketa saio berri bati helduko dio gaurtik aurrera ETB1en: Bisitaria. Ezagunak diren pertsonak elkarrizketatuko ditu Euzkitzek, baina modu berezi batean. Oraingoan, platoa alde batera utzita, protagonisten eguneroko bizimoduan murgilduko da aurkezlea. Pertsona hori beste ikuspuntu batetik ezagutuko du ikus-entzuleak, «gertutik». Izan ere, Euzkitze bi egunez egongo da elkarrizketatuarekin.
Aurreneko saioko protagonista Manu Maritxalar izango da. Boxeoan, telebistan eta irratian nola aritzen den ezagutzen dugu. Baina honako galdera hauei erantzuten saiatuko da Bisitaria: Nolako etxea du Maritxalarrek? Zer egiten du asteburuetan? Zer bazkaltzen du? Zeintzuk ditu zaletasunak? Nolako izaera du bere esparru pribatuan?
Euzkitze Maritxalarren etxean geldituko da lotan, eta familiarekin batera eguneroko egoeretan hartuko du parte. Aita da Maritxalar, eta asteburuetan umeek dituzten jardueretara doa. Abesten eta dantzatzen ere agertuko da Maritxalar. Hainbat bizipen ere aitortuko dizkio protagonistak Euzkitzeri.
Komunikazioa
Xabier Euzkitzek 'Bisitaria' saioa aurkeztuko du gaurtik aurrera, platotik kanpo
ETB1eko elkarrizketa programa berriko aurreneko protagonista Manu Maritxalar izango da (22:05)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu