'Vilaweb' atariak delegazio bat zabalduko du Valentzian

urtzi urkizu
2020ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Vilaweb katalanezko hedabide digitalak delegazio propioa sortu du Valentzian (Herrialde Katalanak). Katalanezko hedabideak adierazi duenez, «Vilaweb existitzen da Herrialde Katalanetako jendeari ahotsa emateko, eta botereari kontrola egiteko borondatea du. Balio aurrerakoien defentsan jokatuko du hedabideak, herritar guztien ongizaterako, hizkuntza katalanaren, askatasunaren eta kulturaren alde». Centro Octubre eraikinean zabaldu du Vilaweb-ek Valentziako delegazioa, hiriburuko San Fernando kalean.

Horrez gain, Esperanza Campos kazetaria fitxatu du atariak, eta erredaktore buru izendatu. Camps, orain arte, A Punt Media telebistako albistegi berezien zuzendariordea izan da, eta harrera beroa izan duten dokumental saioak zuzendu ditu. Lehendik ere kolaboratu zuen noiz edo noiz Vilaweb-ekin. Idazlea ere bada Camps: hamar eleberri idatzi ditu.

Campsen fitxaketak eta Valentziako delegazioa zabaltzeak «bultzada erabakigarria» eman diezaioke Vilaweb-i, «egunkari nazional gisa». Atariko zuzendaritzan, Campsekin batera, Vicent Partal da zuzendaria; Jose Casulleras beste erredaktore burua, eta Assumpcio Maresma editorea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.