Ikus-entzunezkoak

Umorezko bakarrizketen saio bat sortu du Gazteak: 'Zutunik'

Lehen bakarrizketa zabaldu dute jada: Divina Comediak egin du. Gidaria Antton Telleria izango da. Lehen atala ikusgai dago albistearen amaieran.

Gaztearen bakarrizketa saioa: 'Zutunik'.
Divina Comedia, 'Zutunik' saioan. KAR-KAR
urtzi urkizu
2024ko martxoaren 14a
10:00
Entzun

Euskarazko stand-up-aren olatua tabernak eta aretoak ari da zipriztintzen. Hemendik aurrera, Gaztearen sareak ere blaituko ditu. Zutunik izenburupean, hainbat umoristaren hamabost minutuko bakarrizketak eskainiko dituzte, bideoz zein audioz. Lehen lau parte hartzaileak Divina Comedia, Beñat Iturbe, Maialen Sorzabalbere eta Ane Lindane izango dira. Stand-up probalekuak antolatzen dituen Karkarkar egitasmoarekin elkarlanean ekoitzitako proiektua da.

Tabernetako giro aske eta informala ahal beste errespetatu asmoz, Donostiako Gross garagardotegian grabatu dituzte saioak, publikoarekin. Aldiro umorista baten atala ikusi ahal izango da, bi astetik behin, aste honetan hasita. Primeran plataforman Altxa komedia-k zabaldutako bideari jarraituz, «euskarazko umorearen erregistroak freskatzeko asmoz» sortutako proiektua da, eta erakusleiho bat eskaini nahi die plazaz plaza lan horretan ari diren umoristei.

Atalak Gaztearen Youtubeko kanalean jarriko dituzte, bi astean behin. Horrez gain, EITB Podkast atarian eta bestelako audio plataformetan ere entzungai izango dira.

Informazio eguneratua Gaztearen sare sozialetan eta Karkarkar egitasmoarenetan (@eginkarkarkar) aurkitu ahal izango da.

Zutunik saioaren lehen atala: Divina Comediaren bakarrizketa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.