Uemak eskatu du «behar den guztia» egiteko ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin

urtzi urkizu
2022ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak eta Garikoitz Goikoetxea Uemako teknikariak agerraldia egin zuten atzo Nafarroako Parlamentuan, ikasleekin egindako inkesta baten datuak emateko. Azterlanaren ondorio nagusia da ikus-entzunezkoen euskarazko kontsumoa erdarazkoen oso azpitik dagoela telebistan, streaming bidezko plataformetan, sare sozialetan eta bideojokoetan. Bide batez, Lazkanok adierazi du ETB3 Nafarroa osoan ez ikustea «oinarrizko hutsunea» dela: «Parlamentariei deia egin nahi diet: egin behar den guztia egin dezatela ETB3 katea Nafarroa osoan behingoz ikusi ahal izateko. Ezinbestekoa da».

Baztanen, Sakanan eta beste eskualde batzuetan ETB3 ezin da ikusi lurreko telebista digitalaren bidez. EH Bilduk, Espainiako Gobernuaren 2022ko aurrekontuei baiezkoa ematearen truke, Madrilen konpromisoa lortu zuen ETB3 Nafarroa osora zabaltzeko. Irailaren 29an, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Javier Remirezek Espainiako Gobernuari egotzi zion errua, eta ohartarazi zuen Madrili dagokiola multiplex bat sortzea.

Uemako lehendakariaren arabera, ETB3 herrialde osoan ez ikustea «oso larria» da: «Jasanezina da, eta lehenbailehen konpondu beharrekoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.