Flandriako Omloop Van Het Nieuwsblad probaren emanaldiarekin hasiko du Euskal Telebistak txirrindularitza denboraldia. Gant hirian jokatuko dute lasterketa, eta ETBK Sat katean izango da ikusgai, 14:20ean hasita.
Goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango da aurten ere EITBren bitartez. Tartean, UCI Pro Tourreko egutegiaren barruan Euskal Herrian jokatzen diren bi lasterketak ikusi ahalko dira: Euskal Herriko Itzulia, apirilaren 7tik 12ra bitartean, eta Donostia-Donostia Klasikoa, abuztuaren 2an. Horrez gain, Lizarrako (Nafarroa), Zornotzako, Getxoko (Bizkaia) eta Ordiziako (Gipuzkoa) lasterketen laburpenak eskainiko dituzte.
Hiru itzuli handietatik Italiakoa ikusi ahal izango da Euskal Telebistan. Maiatzaren 9an hasiko da, eta hiru astez Italian barrena ibili ondoren, ekainaren 1ean amaituko da. Gainera, Kataluniako Itzulia, Milan-San Remo lasterketa, Romandia eta Suitzako itzuliak ere emango dituzte, besteak beste.
Pedro Mari Goikoetxea, Fermin Aramendi eta Alfontso Arroio arituko dira esatari lanetan. Xabier Usabiaga aditua izango dute lagun.
Komunikazioa
Txirrindularitza denboraldia jarriko du abian gaur Euskal Telebistak
Euskal Herriko Itzulia, Donostia-Donostia Klasikoa eta Italiako Giroa ikusi ahalko dira, besteak beste
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu