'Txakur Patruila' gaurtik euskaraz, Makusi plataforman

Nazioartean arrakasta handia izan du Kanadako animaziozko saio horrek. Haur txikientzat egokia da. Lehen 48 atalak sareratuko dituzte gaur.

'Txakur Patruila' saioa. MAKUSI
'Txakur Patruila' saioa. MAKUSI
urtzi urkizu
2025eko otsailaren 7a
11:00
Entzun

Paw Patrol marrazki bizidunetako saioak oihartzun handia izan du nazioartean, eta kate ugarik eman dute. Euskal Herrian, orain arte gaztelaniaz edo frantsesez ikus zitekeen, baina gaurtik aurrera euskaraz ikusi ahalko da Makusi plataformaren bitartez —doakoa da—. Aurreneko 48 atalak sareratu ditu EITB taldearen atariak. Bigarren denboraldia aurrerago jarriko dute.

Keith Chapmanek sortu zuen animaziozko saioa, 2013. urtean. Spin Master Entertainment ekoiztetxeak Kanadako TV Ontario katearekin batera produzitu du. Sailaren hamar denboraldi egin dituzte dagoeneko. Haur txikientzat da.

Ryder, Marshall, Chase, Rubble, Rocky eta gainontzeko txakurrak talde lanean aritzen dira, oztopoei aurre egiteko. Arazorik baldin bada, hor agertu ohi da txakur patruila.

Pantailak Euskaraz mugimenduak albiste pozgarritzat jo du Txakur Patruila euskaraz ikusteko aukera izatea.

Makusi plataformak Dragoi Bola saioa lehen ataletik emateari ekin zion urtarrilaren 18an.

Hemendik gutxira, berriz, One Piece animaziozko saioko atalak sareratuko ditu plataformak: hilaren 28an, hain zuzen ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.