Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra komando autonomo antikapitalisten kidea 1980an desagertu zen, eta haren bila familiak egindako bidea kontatzen du Bolante baten historia dokumentalak. Kataluniako TV3 kateak gaur emango du lana, 23:15ean, Sense ficció saioan. TV3ek emitituko duen filmaren bertsioa 64 minutukoa da, originala baino 20-25 minutu inguru laburragoa.
Ez da telebistan ematen den lehen aldia, aurretik Nafarroa Behereko Kanaldude kateak eman baitu —bertsio original osoa—.
Iban Toledok eta Iñaki Alforjak zuzendu zuten Bolante baten historia dokumentala, eta iaz estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian. Ondotik, zinema aretoetan proiektatu zuten. Ekoizleak On produkzioak, Iñaki Alforja eta VraiVrai Films dira.
ETBk filmaren eskubideak erosi ditu, baina ez du emititu oraindik.
TV3ek 'Bolante baten historia' dokumentala emango du gaur gauean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu