TV3ek 'Altsasu auziarekin' lotutako bi lan emango ditu gaur gauean

urtzi urkizu
2022ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak eta Marc Parramon dokumentalgileak zuzendutako Altsasu (gau hura) dokumentala iazko udaberrian estreinatu zuten, Docs Barcelona jaialdian. Gaur, berriz, TV3 katalanezko kate publikoak emango du, 23:20an. Altsasuko gazteen auziko bi errealitate kontatzen ditu lanak: batetik, egunkarietan hizki larriz dakarrena, eta, bestetik, auziko protagonistetako batzuen egunerokoa hizki txikiz dakarrena. Iñaki Abad tabernari eta auzipetua, eta Bel Pozueta Adur Ramirez auzipetuaren ama dira protagonista nagusiak. Haiekin batera, presentzia nabarmena du Aritz Leozen ahotsak ere—Abaden lagun ona da Leoz—.

TV3eko Sense ficció saioaren barruan ikusi ahalko da dokumentala. Eta, Arzallusenaren aurretik, Presumptes culpables. Els altres Altsasu dokumentala estreinatuko dute, 22:05ean. Adur Ramirez eta Jokin Unamuno Altsasuko gazteak dira lan horren protagonista: espetxean bizitakoa kontatuko dute. Horrez gain, Kataluniara joan, eta jasotako elkartasuna bueltan ematen ahaleginduko dira. Katalunian errepresioa jasan duten zenbait herritarrengana joango dira. Espainiako justiziaz eta Polizia ereduaz hausnarketa ere egiten du dokumental horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.