Komunikazioa

Sukaldari lehiaketa bat laster Euskal Telebistako bigarren katean

Sei sukaldari amateur 'Euskadiko Sukaldaririk Onena'-ren amantala lortzeko lehiatuko dira 'Sukaldari' saioan

Ainhitze Ruiz.
2014ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Euskal Telebista Sukaldari lehiaketa prestatzen ari da, bigarren katean emateko. Itziar Atienzak aurkeztuko du saioa, eta Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek lehiakideen lana gertutik jarraituko dute. Ez dute argitu noiz estreinatuko duten,baina «laster» izango dela adierazi dute.

Sei sukaldari amateur arituko dira «Euskadiko Sukaldaririk Onena» bihurtzeko asmoz. Irabazleak sukaldari amateur onenaren amantala irabazteaz gain, ikastaroak jasoko ditu Basque Culinary Centerren.

Lehiaketaren oinarria

Roteta eta Gonzalezek hainbat teknika berezi irakatsiko dizkiete lehiakideei, eta baita probak gainditzeko aholkuak eman ere. Izan ere, lehiakideen «ikasteko gaitasunak» garrantzi handia izango du azken balorazioa egiteko. Gainera, bi sukaldari horiek izango dute azken epaiketa egiteko ardura, eta lehiakideek hartuko duten bidea erabakiko dute. Horrez gain, saio bakoitzean gonbidatu berezi bat izango dute: nazioartean izen handia duen euskal sukaldari bat. Lehiakideek haien aholkuak entzun eta hainbat teknika berri ikasiko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.