'Sobre todo de noche' filma euskaraz ikusi ahalko da Primeran-en

Victor Iriartek zuzendutako filmak kritikarien Fipresci saria jaso zuen Valladolideko zinema jaialdian (Espainia).

Victor Iriarteren 'Sobre todo de noche' filma. BERRIA
Victor Iriarteren 'Sobre todo de noche' filma. BERRIA
urtzi urkizu
2024ko uztailaren 10a
05:00
Entzun

Emakume batzuk Portugalen elkartuko dira, beren bizitzen errepasoa egin eta patua berridazteko. Funtsean, hori da Sobre todo de noche filmaren oinarria, baina gehiago ere bada. EITB taldearen Primeran plataformara euskarara bikoiztuta iritsiko da bihar film dramatiko hori. Victor Iriarte zinemagilearen opera prima da, eta Veneziako zinema jaialdian estreinatu zuten 2022an. Valladolideko Seminci jaialdian, bestalde, nazioarteko kritikarien Fipresci saria jaso zuen. Filmeko aktore protagonistak Lola Dueñas, Ana Torrent, Manuel Egozkue eta Maria Vazquez dira. Musika Maite Arroitajauregi Mursego-rena da. Gidoilariak, bestalde, Iriarterekin batera, Isa Campo eta Andrea Queralt dira. Pelikularen jatorrizko bertsioa gaztelaniaz da —Filmin ordainpeko plataforman dago ikusgai—.

Aste honetan estreinaldi gehiago izango dira EITBren Primeran plataforman: Maitasunaren izenean Norvegiako telesaila —norvegieraz, euskarazko azpidatziekin—; Erasoa Poloniako telesaila —polonieraz, euskarazko azpidatziekin—; eta Berdingaitzek, mugarik ez Alemaniako abentura saioa —euskarara bikoiztuta—. Azken hori 26 minutuko 26 atalez osatua dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.