Komunikazioa

'Sagarra da apple' saio berria goizeko 07:30ean, ETB3n

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak ETBko programa berriko robotarekin. ETB.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko otsailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bihar estreinatuko dute ETB3 katean Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen saio berria: Sagarra da apple. Astelehenetik ostiralera emango dute, goizean goiz, 07:30ean. Hilaren 14tik aurrera 17:00etan ere emango dute.

Euskararekin eta ingelesarekin jolastuko dira programa berrian, eta etxeko neska-mutikoei ingelesezko hainbat hitz erakutsiko dizkiete pailazoek. «Atal bakoitzean pailazoek gertaera bat biziko dute. Hitz batzuk agertuko dira gertaeran, euskaraz. Ondoren, hitz horiek ingelesez nola diren azalduko dute robot baten laguntzaz», azaldu du Jon Andueza programako zuzendariak.

Txirri, Mirri eta Txiribitonek dozenaka abesti sortu dituzte urteotan. Abesti batean honako hau kantatzen dute: «Sagarra manzana, ikatza carbón, mujer andria, ta hombre gizon». Hitz-joko hori ingelesarekin eta euskararekin egingo dute. Izan ere, hizkuntzen arteko harremana izango da zutabe nagusia, umorearekin eta musikarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.