Protesta artean egin zuten Eurovision jaialdiko finala, larunbatean

Eden Golan Israelgo ordezkaria, larunbat iluntzean, Malmon (Suedia), Eurovision musika jaialdian. JESSICA GOW / EFE
Eden Golan Israelgo ordezkaria, larunbat iluntzean, Malmon (Suedia), Eurovision musika jaialdian. JESSICA GOW / EFE
unai zubeldia
2024ko maiatzaren 13a
14:00
Entzun

Abisua izan zen joan den ostegunekoa. Eurovision musika jaialdirako bigarren finalerdiaren atarian, 10.000-12.000 lagun atera ziren kalera Malmon, Suedian, Israelen parte hartzea salatu eta Eurovisioni boikota egiteko eskatuz, Israel Gazan egiten ari den erasoa tarteko. Aurretik, asteartean, lehen finalerdian, eskumuturrean zapi palestinar bat zuela agertu zen oholtzan Eric Saade kantari suediarra —arbaso palestinarrak ditu—. Eta larunbatean piztu zen giroa. 

Piztu, areto barruan, batetik, antolakuntzak lehiatik kanpo utzi zuelako Joost Klein herbeheretarra, produkzioko kide batekin izandako «gorabehera» bat tarteko. Irlanda, Suitza eta Greziako ordezkariek ere boikot mehatxua egin zuten azken entseguan; eta Norvegia eta Finlandiako bozeramaileek uko egin zioten puntuak emateari. Eta piztu, aretoaren atarian, bestetik, protestak izan zirelako larunbatean ere, eta poliziek hainbat lagun atxilotu zituztelako, Greta Thunberg aktibista suediarra tartean.

Barruan, Eden Golan israeldarraren aurkako oihuak nagusitu ziren hura kantuan hasi zenean. Suitzak irabazi du aurtengo Eurovision jaialdia. Bosgarren amaitu zuen Israelek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.