Primeran-en erabiltzaileek 726.000 ordu baino gehiago ikusi dituzte

Hilaren 25ean, 'Itsatsita berriz' fikzioa estreinatuko du plataformak. Azaroan, hiru saio berri iritsiko dira, tartean 'Barraka' izeneko 'late night' berria.

Jon Plazaola eta Leire Martinez, 'Berriz itsatsita' filmeko protagonistak. MAIALEN ANDRES / FOKU
Jon Plazaola eta Leire Martinez, 'Berriz itsatsita' filmeko protagonistak. MAIALEN ANDRES / FOKU
urtzi urkizu
2024ko urriaren 12a
05:00
Entzun

EITBk jakinarazi duenez, Primeran plataformak «bikain» ospatu du lehen urteurrena. Emaitzak «ikusgarriak» direla azaldu du talde publikoak: doako zerbitzuak 111.505 harpidedun ditu dagoeneko. Erabiltzaileek 726.120 ordu baino gehiago ikusi dituzte plataforman. Hori guztia hamahiru hilabetean lortu du ikus-entzunezko plataformak, iazko irailean jarri baitzuten martxan.

Lehen urtean, film luzeak, telesailak, dokumentalak, zuzenekoak eta Primeran Originalak deiturikoak sareratu ditu plataformak. Aste honetan bertan, Paul Urkijoren Irati filma iritsi da plataformara.

Datozen asteetan, berriz, hainbat estreinaldi egingo ditu Primeran-ek: hilaren 25ean, Itsatsita berriz fikzioa —irailaren 25ean aurkeztu zuten, Donostian—. Azaroan, batetik, Piztien artean saioa estreinatuko dute —Odei Jainaga kirolariak hainbat abentura biziko ditu munduan barrena, animalia basatiekin—; bestetik, Krimenak, gure kronika beltza saioa hasiko da, Euskal Herrian gertatutako krimenez mintzatuko dena; eta, Hiru Damatxo ekoiztetxearen eskutik, Barraka izeneko late night saio berria estreinatuko dute. Horiekin batera, Iban & Maite Beauty saioaren bigarren denboraldia eta Surfing 360 saioaren lau atal berri iritsiko dira Primeran-era.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.