Otsailean %1,9ko ikusle kuota izan du ETB1ek, eta %0,2koa ETB3k

Joan den hilean, La1 ikusi da gehien Hego Euskal Herrian.

ETB1ek ostiraletan ematen du 'Irabazi arte' telesaila. ETB
ETB1ek ostiralean ematen du 'Irabazi arte' telesaila. ETB
urtzi urkizu
2025eko martxoaren 1a
18:00
Entzun

Kantar Media enpresak ematen dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan ETB1 kateak %1,9ko ikusle kuota izan zuen otsailean; ETB2k, %7,9koa; ETB3k, %0,2koa; eta ETB4k, %1ekoa.

ETBren euskarazko lehen kateak bi hamarren gutxiago ditu orain, iazko batezbestekoarekin alderatuz gero. ETB3k, berriz, %0,1eko batez besteko kuota izan zuen iaz, eta otsailean hamarren bat gehiago bereganatu du.

La1 katea izan da Hego Euskal Herrian otsailean gehien ikusi dena. Espainiako TVE talde publikoaren lehen katea soilik hiru eremutan da liderra: Nafarroan, EAEn eta Balear uharteetan. Katalunian TV3 ikusten da gehien —%14,1eko kuota lortu du otsailean—. Espainiako erkidegoetan, berriz, Antena3 da gehien ikusten den katea. Galegozko TVG kateak %8,6ko kuota izan du aurreko hilean.

Telebista tradizionalaren kontsumoa apaldu egin da Hego Euskal Herrian iazko otsailetik hona: EAEn %8 egin du behera, eta Nafarroan %4 jaitsi da. EAEn, herritar bakoitzak 182 minutu pasatu zuen egunean telebista konbentzionalaren aurrean, eta Nafarroan, berriz, 147 minutu egunean. Edonola ere, telebista aparailuaren bestelako erabilerak gorantz doaz. Gero eta gehiago dira Internetera konektatutako telebistak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.