Irati Perez psikologoak emozioen gorabeherak arakatuko ditu Gaztea irratiaren bideopodcast berrian, Ane Zuazubiskarren galderetatik abiatuta. Bi astean behin aterako dira atalak, martxoaren 13an hasita.
Emozioei eta ezinegonei izena jartzen lagunduko die Ez hain ondo bideopodcastak, baita horiei aurre egiten saiatzeko tresnak ematen ere. Bakardadea, errua, harreman toxikoak, pentsamendu obsesiboak, autoboikota... gai bat landuko dute atal bakoitzean.
Gehienek maiz erantzuten diote «ondo», automatikoki, «zer moduz zaude?» galderari. «Ondo» horrek, baina, egunerokoan galtzen diren gorabehera emozionalak ezkutatzen ditu askotan. Gaztearen Youtubeko kanalean eta webgunean izango da ikusgai.