Netflixek 'Bi eta bat' telesaila ostiralean jarriko du bere katalogoan

Bi eta bat-eko aktoreak. ETB.
urtzi urkizu
Donostia
2023ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Netflix plataformak aurreneko aldiz ETBko euskara hutsezko telesail bat jarriko du bere zerbitzuan ikusgai: Bi eta bat (1991tik 1993ra iraun zuen bertsioa). Euskaraz ikusi ahalko da, jatorrian bezala. Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala izan ziren sitcom haren zuzendariak, eta harrera beroa izan zuen euskal ikus-entzuleen artean.

Istorioa Donostiako etxe batean girotzen da. Idoia (Elena Irureta) eta Jaione (Ane Gabarain) elkarrekin bizi dira. Haien etxera hirugarren bizikide bat iritsiko da: Joselontxo (Jose Ramon Soroiz). Etxe barruko elkarbizitza eta kanpoaldetik etorritako bisitariek hainbat istorio eta gorabehera sortuko dituzte. Fikzioan parte hartu zuten Ramon Agirre, Mikel Garmendia, Pilar Rodriguez eta beste hainbat euskal aktorek ere. 2012an atal berriak egin zituzten, baina ez zuten hainbesteko arrakastarik lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.