Naiz irratiko 'Bigarren kafea' 10:00etatik 12:00etara hartuko dute

urtzi urkizu
Donostia
2023ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Orain arte arratsaldeetan hartu dute Naiz irratiko Bigarren kafea. Baina denboraldi honetan goizetako magazin bilakatuko da saioa, eta 10:00etatik 12:00etara egingo dute —Iñigo Asensiok gidatuko du, astegunetan—. Kolaboratzaile berrien artean, Iruñe Astizek streaming munduko eta sare sozialetako kontuak eramango ditu eta Ander Parkerrek filmekin eta telesailekin egingo du jolas, bikoizketa erabiliz. Josune Velez de Mendizabalek Txiribuelta tarte berria egingo du, aktualitateari umorezko begirada emanez. Biodibertsitatearen aberastasunak aipatuko ditu saioan Arkaitz Sarasola ingeniariak. Gainera, laster Azukrerik gabe bideopodcast formatuko mahai-ingurua iritsiko da.

Bigarren kafearen aurretik, aurrenekoa hartzeko jarriko dira Naiz irratiko mikro aurrean Peli Lekuona eta Garazi Castaño Informazioaren haria saioan, 07:00etatik 10:00etara. Analisi mahaiak indartu egingo dituzte hainbat solaskideren laguntzaz.

Naiz irratiak, bestetik, Eztena podcasta estreinatu zuen atzo. Azken mende erdian Euskal Herrian izandako zentsura eta debekuen sei kasu aztertuko dituzte bertan. Elkarrizketatuak Kontxita Beitia, Jose Mari Iriondo, Anje Duhalde, Teresa Toda, Iñaki Uria eta Joxe Mari Agirretxe dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.