'Musikharia'-ren milagarren atal berezia egingo dute asteartean, Donostian

Naiz irratian Iker Gurrutxagak aurkezten duen programaren atal oso berezia izango da. Egitasmo berri bat aurkeztuko dute bertan.

Iker Gurrutxaga Naiz irratiko esataria. NAIZ IRRATIA
Iker Gurrutxaga Naiz irratiko esataria. NAIZ IRRATIA
urtzi urkizu
2025eko martxoaren 21a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iker Gurrutxaga esatariak aurkezten du Musikharia saioa Naiz irratian, eta musika programa hori milagarren atalera iritsi da jada. Datorren asteartean, hilak 25, ospakizun berezia egingo dute Donostiako Dabadaba aretoan. Ohiko kolaboratzaileek parte hartuko dute ekitaldian, eta, horrez gain, honako bikote hauek jarriko dituzte kantuan oholtza gainean: Olatz Salvador eta Olaia Inziarte; Izaro Andres eta Gartxot Unsain; eta Lide Hernando eta Iker Lauroba.

Milagarren atala saioko komunitatearekin ospatu nahi dute. Saio berezi hori 19:00etan hasiko da; 18:30ean irekiko dituzte ateak.

Gainera, Naiz irratiko arduradunek ekitaldi hori baliatuko dute egitasmo berri bat aurkezteko.

Musikharia irratsaioaren atalak Naiz irratiaren webgunean ere entzun daitezke, noiznahi. Atal bakoitzak testu bat ere badakar, Gurrutxagak berak idatzia, programaren edukia laburbiltzen duena. Elkarrizketatzen dituen musikarien eta taldeen kantuen zerrendak egiten ditu, gainera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.