Mortaza Behboudi kazetaria askatzeko eskatu dute

Mortaza Behboudi. BERRIA.
urtzi urkizu
2023ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Frantziako komunikabide garrantzitsuenetako zuzendariek eta Mugarik Gabeko Kazetariek Mortaza Behboudi kazetaria askatzeko eskatu diote Afganistani. Mugarik Gabeko Kazetariek jakinarazi dutenez, Behboudi urtarrilaren 7an atxilotu zuten, Kabulen. «Bidegabetzat» jo dute haren atxiloketa.

Afganistanen jaio zen Behboudi, baina urteak daramatza Frantzian lanean. 16 urte zituela hasi zen argazkilari eta kazetari lanetan, eta 21 urterekin Parisera erbesteratu zen. Beste kazetari batzuekin batera, Guiti News hedabide digitala sortu zuen. France Televisions, Arte, Mediapart, Libération eta beste hainbat hedabide frantsesentzat egin ditu lanak freelance gisa. Urtarrilaren 5ean joan zen Afganistanera, eta 48 ordura atxilotu zuten prentsa akreditazioa jasotzera zihoala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.